HAUSNARKETA EGIN DEZAZUEN



Bertan abestiaren letra eskuratu dezakezue:

http://www.quedeletras.com/letra-cancion-el-emigrante-bajar-1731/disco-en-estos-dias-inciertos/celtas-cortos-el-emigrante.html


 

MEDICOS SIN FRONTERAS

Médicos Sin Fronteras (MSF es una organización no gubernamental fundada en Francia en 1971 por un grupo de médicos con la idea de que todo el mundo tiene derecho a una asistencia médica, independientemente de su origen social y del país donde vive.

Se dedica principalmente a la ayuda de poblaciones en situación precaria y a las víctimas de conflictos, hambrunas y catástrofes de origen natural.

Haien webgunean informazio ugari ageri da munduan zehar dituzten proiektuei buruz, parte hartzaileei buruz... Oso interesgarria iruditu zait:

 

TELEMEDIKUNTZA


Telemedikuntza urrunetik aplikatuta medikuntzari deritzogu, zeina informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta dagoen.

Arlo honek hainbat baliabide eskaintzen ditu, hala nola, muga geografikoak gainditzea, paziente eta osasun-langileen artean informazio elkarbanatzea, teleasistentzia... Baina baita ere muga batzuk ditu, adibidez, kontu handia euki behar da konfidentzialtasunarekin.

Hainbat elkarteek telemedikuntza sustatzeko eta hobetzeko asmoz jarduten ari dira. SEIS (Sociedad Española de Informática de la Salud) esaterako, irabazi-asmorik gabeko elkarte zientifikoa da. SEIS-ek hainbat proiektu, ekintza, kongresu, tailer prestatzen ditu telemedikuntza gaia jorratzeko.
Haien webgunea bisitatu dezakezue informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.seis.es/jsp/base.jsp?contenido=/jsp/home/home.jsp&id=00

Telemedikuntza blogaren gaiarekin erlazionatuz gero, esan daiteke oso erabilgarria izan daitekeela geografikoki urrun eta herrialde azpigaratuetan bizi diren profesionalentzako. Internetera konektatzeko aukera, harreman estuak izateko beste medikuekin, adimena zabaltzeko webgune konkretuetara sartzea...

 

DESNUTRIZIOA

Desnutrizioak esan nahi du pertsona baten gorputzak ez duela jasotzen behar duen beste elikagai (karbohidratoak, gantzak, proteinak). Dieta ezegokia, digestio-arazoak edota xurgapen-eragozpenak gaixotasun honen kausak izan daitezke.

UNICEF-en aburuz garatzen ari diren herrialdeetan umeen eta bularreko haurren heriotzaren lehengo kausa desnutrizioa da. Horregatik, OMS-ren lehentasuna prebentzioa da.


Gehiago jakiteko:
http://www.monografias.com/trabajos15/desnutricion/desnutricion.shtml#intro

 

BEGIRADA BAT EKUADORRERA

Ekuadorreko auzo baten umeak nola bizi diren ikusteko aukera ederra daukagu bideoan.
Kontuan izan behar dugu errekurtso gutxiko familien seme-alabak direnez ikasteaz aparte hainbat lan egin behar dutela gurasoak laguntzeko. Gainera, ez dira ondo elikatzen, horrek esan nahi du indarra faltan izango dutela ardura guzti hoiek betetzeko.
Aipatzekoa da ume hauek dituzten ametsak, desioak: etxe bat lortzea haien gurasoentzat, lanbide bat izatea, arropa erostea anai-arrebentzat, ikastea...

Zer esan genezake gure inguruan bizi diren umeen ametsekin konparatuz?



 

ONGI ETORRI

Ongi etorriak zarete nire blogera!
Ane nauzue, Medikuntza 2.mailako ikaslea eta blog honen egilea.
Bertan munduaren egoerara hurbiltzeko aukera izango duzue.
Gaur egungo gosea, desnutrizioa eta pobrezia ezagutu ahal izango duzue.
Aldi berean, nire esperientzia propioak bolondres bezala islatzen saiatuko naiz.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan nago.
Ondo izan!

 

Search