BEGIRADA BAT EKUADORRERA

Ekuadorreko auzo baten umeak nola bizi diren ikusteko aukera ederra daukagu bideoan.
Kontuan izan behar dugu errekurtso gutxiko familien seme-alabak direnez ikasteaz aparte hainbat lan egin behar dutela gurasoak laguntzeko. Gainera, ez dira ondo elikatzen, horrek esan nahi du indarra faltan izango dutela ardura guzti hoiek betetzeko.
Aipatzekoa da ume hauek dituzten ametsak, desioak: etxe bat lortzea haien gurasoentzat, lanbide bat izatea, arropa erostea anai-arrebentzat, ikastea...

Zer esan genezake gure inguruan bizi diren umeen ametsekin konparatuz?



 

posted by Ane Lekunberri on 7:25

0 comentarios:

Search