TELEMEDIKUNTZA


Telemedikuntza urrunetik aplikatuta medikuntzari deritzogu, zeina informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta dagoen.

Arlo honek hainbat baliabide eskaintzen ditu, hala nola, muga geografikoak gainditzea, paziente eta osasun-langileen artean informazio elkarbanatzea, teleasistentzia... Baina baita ere muga batzuk ditu, adibidez, kontu handia euki behar da konfidentzialtasunarekin.

Hainbat elkarteek telemedikuntza sustatzeko eta hobetzeko asmoz jarduten ari dira. SEIS (Sociedad Española de Informática de la Salud) esaterako, irabazi-asmorik gabeko elkarte zientifikoa da. SEIS-ek hainbat proiektu, ekintza, kongresu, tailer prestatzen ditu telemedikuntza gaia jorratzeko.
Haien webgunea bisitatu dezakezue informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.seis.es/jsp/base.jsp?contenido=/jsp/home/home.jsp&id=00

Telemedikuntza blogaren gaiarekin erlazionatuz gero, esan daiteke oso erabilgarria izan daitekeela geografikoki urrun eta herrialde azpigaratuetan bizi diren profesionalentzako. Internetera konektatzeko aukera, harreman estuak izateko beste medikuekin, adimena zabaltzeko webgune konkretuetara sartzea...

 

posted by Ane Lekunberri on 11:25

0 comentarios:

Search